Herritarren ongizatea eta garapen pertsonala kirol jarduera ez lehiakorraren bidez sustatzea helburua duen elkartea.
Oria Bizi Ongizate Elkartea herritarren ongizatea eta garapen pertsonala sustatzeko helburua duen elkarte bat da, kirol jarduera ez lehiakorren bidez. Arrauna izango da jardunbide nagusia. Osasun fisikoa, mental eta soziala lantzea du helburu, eta herritarren aktibazioa eta ongizatea bultzatzea kirolaren bidez eta komunitatearen parte-hartzearekin.
Beste helburuak: Errioko natur ondarea ezagutarazi, euskararen erabilera sustatu, harreman parekideak sustatu, elkarlana eta auzolana sustatu.
Norberaren sasoi, gaitasun eta behar ezberdinetara egokituta.
Natura gure ongizatearen iturri gisa bizitzea modu jasangarrian.
Taldekako kirol praktika sustatzea, giza harremanak gure ongizatean duten garrantzia kontuan hartuta.
Edozein zalantza edo iradokizun baduzu edota
parte hartzeko, jar zaitez gurekin harremanetan.
Kirol jarduera ez lehiakorraren bidez, herritarren ongizatea eta garapen pertsonala sustatzea da helburua.