Jarduerak

Jarduera nagusia arrauna da, errioan nahiz itsasoan. Batez ere aulki mugikorrean, baina tostako arrauna eta piraguismoa ere bai.

Arraun eta gimnasio saioak

Arraun saioak egunero izaten dira eguraldiak ahalbidetzen badu. Itsasgora baino 3 ordu lehenago hasi eta 3 ordu geroago arte 1.5 orduko tarteetan. Gimnasioa goizez nahiz arratsaldez erabili daiteke. Bakoitzak erabakitzen du noiz etorri, derrigortasunik gabe.

Arraun saioak

Ordu bakoitzean izena ematen dutenen arabera arduradunak erabakitzen du ze ontzitan joango den bakoitza.

Bestelako jarduerak

Beste jardueren artean piraguan eta paddle surfean aritzeko aukera dago. Ongizatearekin lotutako hitzaldi eta tailerrez gain itsas eta ibai zeharkaldiak ere egiten dira inguruko herrietan nahiz atzerrian.

Piragua eta paddle surf irteerak

Piragua eta paddle surfak inguruko erreka zuloetatik barrena ibiltzeko egokiak dira eta bertako ondare naturala eta historikoa ezagutzeko irteerak egiten dira.

Hitzaldiak eta tailerrak

Ongizatearekin lotutako hitzaldi eta tailerrak antolatuko ditugu bazkideen eskarien arabera eta beharren arabera.

Itsas eta ibai zeharkaldiak

Inguruko herrietara itsas eta ibai zeharkaldiak egiten dira, Euskal herrian nahiz atzerrian.

Ikastaroak eta ate irekiak

Arraunaren oinarrizko ezagutzak lortzeko ikastaroak antolatzen dira (6 saio 10 eguneko tartean) baita Ate Irekien egunak ere informazio jaso nahi duenarentzat edota arraunean probatu nahi duenarentzat.

Ikastaroak

Banakako edo taldekako saioak. Egutegia eta ordutegia norbanakoaren beharretara egokituta.

Ate irekiak

Elkartearen informazioa jaso eta instalakuntzak ikusi eta arraunean probatzeko aukera.

Egin zaitez Oria Bizi Ongizate Elkarteko bazkide

Antolatzen ditugun saioetan parte hartu nahi baduzu, bete izen-emate galdetegia jarraian.