Jarduera nagusia arrauna da, errioan nahiz itsasoan. Batez ere aulki mugikorrean, baina tostako arrauna eta piraguismoa ere bai.
Arraun saioak egunero izaten dira eguraldiak ahalbidetzen badu. Itsasgora baino 3 ordu lehenago hasi eta 3 ordu geroago arte 1.5 orduko tarteetan. Gimnasioa goizez nahiz arratsaldez erabili daiteke. Bakoitzak erabakitzen du noiz etorri, derrigortasunik gabe.
Beste jardueren artean piraguan eta paddle surfean aritzeko aukera dago. Ongizatearekin lotutako hitzaldi eta tailerrez gain itsas eta ibai zeharkaldiak ere egiten dira inguruko herrietan nahiz atzerrian.
Piragua eta paddle surfak inguruko erreka zuloetatik barrena ibiltzeko egokiak dira eta bertako ondare naturala eta historikoa ezagutzeko irteerak egiten dira.
Ongizatearekin lotutako hitzaldi eta tailerrak antolatuko ditugu bazkideen eskarien arabera eta beharren arabera.
Inguruko herrietara itsas eta ibai zeharkaldiak egiten dira, Euskal herrian nahiz atzerrian.
Arraunaren oinarrizko ezagutzak lortzeko ikastaroak antolatzen dira (6 saio 10 eguneko tartean) baita Ate Irekien egunak ere informazio jaso nahi duenarentzat edota arraunean probatu nahi duenarentzat.
Banakako edo taldekako saioak. Egutegia eta ordutegia norbanakoaren beharretara egokituta.
Elkartearen informazioa jaso eta instalakuntzak ikusi eta arraunean probatzeko aukera.
Antolatzen ditugun saioetan parte hartu nahi baduzu, bete izen-emate galdetegia jarraian.
Kirol jarduera ez lehiakorraren bidez, herritarren ongizatea eta garapen pertsonala sustatzea da helburua.